2001. urtean Leioak bere 475. urteurrena ospatu zuenetik, Leioako Udalaren hezkuntza arloak hainbat heziketa-egitasmo diseinatu eta antolatu ditu: HERRIGUNE HEZIEKINTZAK. 2005/06 ikastarotik aurrera, horrez gain Leioak bere Tokiko Agenda 21 abian jarri du. Hala, bost eskola eta institutok euren Agendak (TA21) martxan jarri dituzte.


Leioarako ez hain txikiak – generAcción” egitasmoa 2005ean jarri zen martxan. Ordutik, programa hau hazten eta heltzen joan da guztion ekarpenekin. Leioako haur eta gazteak izan dira urte hauetako benetazko protagonistak, baita euren irakasleak eta herriko gurasoen elkarteak ere. Beste hainbat erakunde, instituzio edo elkargo ere hasiera-hasieratik inplikatu izan dira programa hontan, eta parte hartzen jarraitzen dute guztion artean Leioa herri hezitzailea izan dadin: gizakiok elkarrekin hazteko moduko amankomuneango espazioa.

Blog hau AMANKOMUNEANGO ESPAZIO moduan erabiltzeko jaio da:
- Programari buruz eta egingo diren ekintzei buruz informatuta egon zaitezten.
- Egindakoa eta egindako hori nola egin den guztiokin konpartitzeko.
- Tokiko Agenda 21en sartuta dauden eskolatan egiten ari diren lanak ezagutarazteko, Leioa eta bere zentruak hobetzeko.
- Horrez gain, blog hontan zuen ideiak, proposamenak edota iradokizunak adierazi ahal izatea gustatuko litzaiguke. KONTA EGIGUZUE ZUEN MODURA.


Post eta albisteak hezitzaileon eta EKOTALDEetan parte hartzen dugun gazteon artean idatziko ditugu hasiera batean, baina onartzen dira bestelako kolaborazioak ere (animatu!).
-EKOTALDEAK programaren garapenean aktiboki parte hartzen duten bolondres taldeak dira.-

Hezitzea ekintza izan dadila, eta ez ikuskizuna.

1 comentario:

Anónimo dijo...

Ekotaldea oso ondo dago . Anima zaitezte gurekin etortzera . Edo kolaboratu gurekin fabore handia egingo diguzue . Nik esaten dizuet, egin kasu .( H@iize@)